Gesalatz bailaran kokatua dagoen gunea da, XIX mende erdialdean bertatik banandu eta berezko udal independientea osatu zuen, Muniain eta Izurtzuko kontzejuak, bailaratik fisikoki aldenduta utziz. Egungo udalerria, Oro eta Salinas herrien elkartetik datorrena, 14,10 kilometro karratuko azalera dauka eta Goñiko bailarekin (iparralde) muga egiten du, Gesalatz (Izurtzu eta Muniain) Ekialdean, Vidaurreta (Etxauri bailara) Hego ekialdean, Girgillano (Mañeru Bailara) Hegoaldean eta Gesaltz Hego mendebaldean eta mendebaldean.
Udalerrian hiru gune ezberdintzen dira: iparraldean, mendiak, Goñi bailarako hegoaldeko zonaldearekin muga: hego-ekialde, Sarbil mendilerroaren luzapena aurkitzen da, hondarrezko konglomeratu batez osatua. Esparatz (1019 metro) mendian bukatzen dena eta Salado (Gesalatz bailara) (mendebalde) eta Arga (Etxauri bailara) ibai arroak banatzen dituena. Tarteko gunea, ibaiak ireki duen sakonunea da, egitura konplexua duena, buztin, ofita, igeltsu eta gatzez osatua, bertan gatz guneak daude.
Iparraldeko zonalde altuenetan, azpimediterranear klima ematen da eta beste guneetan mediterranea klima. Arteak dira nagusi (289), baina baita haritzak, erkametzak eta birpopulaketa pinudiak ere badaude.