Saltar navegación

JAITZeko  Udala

2012ko maiatzaren 20a

HISTORIA

Gaur egungo udalerria, Salinas de Oro, antzinatean Yaniz izena zuen eta bertan Erdi Aroko bi udalerriak hartzen ditu, Zuazu eta Oro ain zuzen ere.

Haitz HandiaYaniz herria muino batean sortu zen, iparraldeko haizeetatik babesteko eta inguruan dituen mendien babespean, azken hauek Gesalatzetik banatu eta Salinas de Oroko diapiroa osatzen dute. Herriaren ondoan eta zonalde altuenean, bere babeserako gaztelu-eliza eraiki zen, bertatik, Estellerriako zonalde zabal bat ikusten da, Jurramendi eta Monjardineko gainaldeak barne. Herria, Oroko gazteluaren babesean zegoen, dirudienez, Haitz handia edo S. Jeronimoren haitzaren gainean eraikia. Inguru hauetan, tradizioak dioenez, Nafarroako eta Leongo erregeek indartsu egin ziren, bertan Abd Al Raham garaitu zituen, Valdejunquerako bataila lazgarrain, Muetz eta Jaitz artean, 920. urtean gertatutakoa.

1135ean, erregeak Iruñako apezpikuari doaina egingo dio "la villa que se dice Ianiz, et la villa de Zuazu con el castillo que se llama Oro". Urte horretatik aurrera, Yaniz herria, apezpikuaren ondasunen barne geldituko da, baina 1291ean gaztelua, koroaren esku geldituko da.

1165ean, dokumentu bat agertuko da, zeinean, herriari "Yaiz edo Salinas" deitura ematen zaion eta 1225etik aurrera, dokumentuetan izen berria agertuko da, Salinas de Oro ain zuzen era.

Goñitarren jauregiaXIV. mendean, Goñi noble familia, kondairako Goñiko Teodosio jauna familia honetakoa omen zen, Jaitzen bere bizitokia ezarri zuten eta ekizaren magalean, jauregi harresitu bat eraiki zuten. Ondorioz, herria jauregiaren ingurura zabaldu zen eta antzinako gune originala hedatu zen eta gaur egungo Garrabea auzoa sortu zen. Jauregia 1513an bota egin zuten, gaztelakoak sartu zirenean eta beranduago berreraiki zen nahiz eta azkenik 1947an bota, bere harria saltzeko.

XVI. mendean herriak 60 etxe zituen eta apurka-apurka handituz joan zen. Hazkunde honen ondorioz, XVIII mende erdialdean populazioa hazkundea nabaria ezagutu zuen, 1786an 473 biztanle izatera iritsiz; ondorioz nobletasun-agiri ugari lortuko ditu eta 1799an eliz parrokiaren berreraikitzeari ekin zioten, herriaren erdigunean.

Frantses eta karlisten tropen igarotzeak eta ezarritako tasa eta zerga altuek, gutxinaka gutxinaka herria pobretu zuten. 1857an, 578 biztanle izatera iritsi zen eta beraz, Gesalatz bailaratik banandu zen, udal independientea izatera pasatuz. 1778ko dokumentu batean herriak, "un vascuence tan comprensivo como el de Pamplona" zuela esaten zen baina XIX mende erdialdean bere erabilera galdu egin zen.