Saltar navegación

JAITZeko  Udala

2012ko maiatzaren 20a

JAIAK ETA OHITURAK

San Migel zaindariaren omenez ospatzen dira jaiak, irailaren 29an izaten dira, meza eta prozesio batekin, zeinean sainduaren irudia eramaten den. Hurrengo egunean, San Jeronimoren egunean, biztanleak, Oroko San Jeronimo baselizara erromerian joaten dira.

Oroko San Jeronimo baselizaJai txikiak Santa Luzia ondorengo larunbatean ospatzen dira, irudi hau Oroko San Jeronimo baselizan beneratzen da. Goizean, biztanleak aipatutako baselizara erromerian doaz.

Urtarrilaren 6an, Errege Magoei ongietorria egiteko, herri guztia bildu egiten da eta horretarako karroza dekoratu egiten dute. Erregei harrera eta oparien banaketa, elizan izaten da.

Erramu-igandean, erramuen prozesioa ospatzen da, elizaren atariaren inguruan. Ostegun santuan, herriak kaleetan barna, Santu Kristoren pausuak eramaten ditu, Kristo etzana, Doloretako Andre- Maria, eta Ostiral santuan, prozesioa errepikatzen da Via Crucisarekin. Piztuera-igandean, Topaketa prozesioa ospatzen da, frontoian ospatzen dena, Doloretako Andre Maria eta Gorputz santuaren irudiekin ospatzen da.

Oroko San Jeronimo basilikaSan Isidro egunetik hurbilen dagoen larunbatean, San Isidro laborariaren erromeria ospatzen da. Santuaren irudia, Oroko San Jeronimo baselizara eramaten dute herritarrek, bertan meza ospatu eta tenpluaren inguruan bazkari herrikoia egiten da, batik bat, arkume sahieskiak jaten dira. Herriak egun hauetan jai txikiak ospatzen ditu.

Corpusaren egunean, Sakramentu Santuaren omenez meza nagusia eta prozesioa ospatzen dira eta horretarako, herriko biztanleek kaleak lore eta landarez betetzen dituzte.

Santiago Egunaren ondoan dagoen larunbatean, Oroko San Jeronimoko kofradeak , Hermandadearen eguna ospatzen dute, meza nagusia egiten dute eta gero herriko frontoian bazkari herrikoia egiten dute zeinean jende asko biltzen den.

Tradizioz, herria Genbeko San Antonio erromeriara joaten zen, ekainaren 13aren ondoko igandean eta bertan amabirjinaren agurra ospatzen zen (maiatzeko azken igandea), Meza eta prozesioa ospatzen zen eta Jesusen Bihotzaren egunean ere meza eta prozesioa ospatzen zen (galduta dagoen ohitura).