- Herritik ordu erdira, Oroko San Jeronimo baseliza dago, XI. mendeko eraikuntza erromanikoa, Oro herriko antzinako parrokia izan zena. Baseliza, eskualdeko debozio gunea da eta famatua izan zen barnealdean, santua desertuan zegoenean bere bularra zauritu zuen harria kontserbatzen delako eta harria garai batean, Nafarroako herrietatik eskean eraman zen. Elizak, sakristia, ermitauaren etxea eta atari harriztatua kontserbatzen ditu eta gainera iturriaren ondoan harizti ederra dago.
Oroko San Jeronimo baselizaren ondoan eta Peña Grandetik gertu, haitzulo txiki bat aurkitzen da, ermitauen antzinako bizilekua zena, aurreko mende hasieran Lourdeseko amabirjinaren baseliza modura eraiki zena. Biztanleengatik ezaguna barnealdean dagoen freskotasunarengatik.
- Peña Grande gainean, Oro antzinako errastuak gelditzen dira, nahiko sarbide zaila duena, ekialdetik izan ezik baina ikuspegi ederrak ditu.
- Herriaren goialdean, antzinako Erromaniko garaiko iturri batek herria hornitzen zuen , ubide batetik, Goñiko jauregira zioana. Iturri hau " la fuente de arriba" izenez ezagutua, ur osasungarriak ditu eta bisita anitz izaten ditu.
- Jaitz eta Genbe herriak lotzen dituen bidean, eta hemendik gertu, San Salvador baseliza erromanikoa aurkitzen da, XII. mende hasierakoa.Gurutze forma dauka, nahiz eta erortzeko zorian egon, bere fatxada zutik mantentzen da.
Antzinako parrokia harresitua altxatzen den gunean, gaur egun hilerria eta San Pedro baseliza daude, 1784an eraikia, eliza zaharraren zimenduen gainean eraikia hezurtoki modura, herriko arbasoen errastuak daude.
- Hilerriaren azpian, gaur egun bi eraikuntza berri dauden tokian, antzinako Goñitarren gaztelu harresituaren, harresien errastuak ikus daitezke, XVI. mendean beamondarren setioa jasan zutenak, gainera guda karlistetan haragi hornikuntza gunea izan zen, gainera era berean eskola eta eliz parrokia bota zutenean kapera ere izan zen.
- San Pedro-aldea terminoan, herriaren ekialdean, San Pedro antzinako baseliza Gotikoaren aurriak aurkitzen dira, berria eraikitzean sekularizatu zena. Baseliza hau, ermitauaren etxearekin batera eta Ermandadearen etxea, talde bat osatzen zuten, erdialdean plaza zegoelarik, batzuen ustez, Erdi Aroko ospitala izan zitekeena eta mendeetan zehar antzinako San Pedro kofradiarena izan zena.
Antzinako presa errota, Salado ibaian aurkitzen da eta antzinako Miniavia errotak zuen honen jabetza, 1141ean Gartzia Berriztatzaileak doaina egin zion Iruñeko apezpikuari. Bertako errastoak metro gutxitara ikus daitezke. Presa 1813an berreraikia izan zen, uholde baten ondorioz, aurrekoa desagertu zelako.
- Zubi Erromanikoa, begi bakarra duena, Salado ibaiaren gainaldean altxatzen da, bertatik, Oroko San Jeronimo bidera igarotzen da. Hemendik hurbil 1849an errota berria eraiki zen.
- Antzinako eliza, zonalde altua batean eta herritik hurrun zegoen, ondorioz herriko biztanleek bertara joaten nekatuta zeuden eta 1779an herri erdialdean berri bat eraikitzea erabaki zuten, aurrekoa botaz eta bere materialak aprobetxatuz. 1782an San Migel elizaren lanak bukatu egin ziren.
- Parrokiaren barnealdean, San Migelen antzinako erretaula erromanista kontserbatzen da, Juam Imberto eskultore lizarratarrak 1576an egina.
"Pozo Berri" izeneko urmaela, Apardia terminoan kokatua, bere kondairarengatik ezaguna da. Esaten denez, nekazari bat bere lurra idiekin goldatzen ari zen eta birao bat bota zuen. Une horretan lurra ireki eta nekazaria eta idiak irentsi zituen eta toki horretan putzu sakon bat sortu zen "pozo nuevo" izenez ezagutua.
- Esparatz mendia, 1019 metroko altuera duena, mendizale asko sarritan joaten dira bertara, eta handik ikuspegi paregabeak daude, Iruñako Arroa eta Estellerria ikus daitezke. Esaten denez, gune horretan karlistek bere lubakiak altxatu zituzten.
- Herriko gatzandegia, izena emateaz aparte, Jaitzeko gunerik garrantzitsuena da. Gaur egun, gatzaren hustiaketa, era tradizionalean egiten da: ur gatzatua gatz larrainetan uzten da eta eguzkiak ura lurruntzen du eta gutxinaka minerala agerian geratzen da.
¡INGURUA EZAGUTU! ¡"Tierras de IRANZUko lurrak" EZAGUTU!
Estellerriako mendialdeko udalerriek (Abárzuza/Abartzuza, Lezáun/Lezaun, Salinas de Oro/Jaitz, Valle de Yerri/Deierri y Valle de Guesálaz/Gesalatz) turismo portal berria jarri dute martxan. Bertan, informazio zabala aurki daiteke, ostatuak (kanpinak, landa etxeak, aterpeak); jatetxeak, informazio turistikoa (monumentuak, ibilbideak, naturan jarduerak, upeldegi eta gaztandegietara bisitak), etc.
Web orria: www.tierrasdeiranzu.com