Udal etxebizitzen eta lurren poltsak, zonaldean dauden jabetzei buruzko informazioa ematen dute eta jabeak etxebizitza-eskatzaileekin harremanetan jarri nahi dituzte, Andiako herrien hirigune historikoak birgaitu eta berpizten laguntzeko, eta, aldi berean, haien historiari eusteko eta ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiteko.
Udalek informazio hutsa ematen dute, eta beraz, ez dute inola ere esku hartzen alokairu edo erosketa-akordioetan. Hau, interesdunen arteko gaia da.
- Zure jabetza alokatzeko edo erosteko eskaini nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena
- Alokatzeko edo erosteko jabetza bat bilatzen ari bazara, eman izena hemen
Laguntzak eskuragai
Hemen duzu informazioa Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzari buruz:
- Emanzipa. Nafarroan gazteei emantzipatzen laguntzeko programa (23-31 urte artekoak)
- Alokairuaren etxebizitzak zaharberritzeko edo erreforma lanetarako diru-laguntzak
- Nafarroako Gobernuaren beste diru-laguntzak
Halaber, harremanetan jar zaitezke Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoarekin (ORVE) ere, Lizarran, eta orientazioa emanen dizute laguntza eta diru-laguntzei, espedienteen izapidetzeari eta beste prozedura batzuei buruz.
- Ordutegia. Astelenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.
- Tel. 948 552 250
- e-posta: orve@orvetierraestella.net
- Helbidea: Fray Diego kalea, 3., beheko solairuan. Estella/Lizarra
Hona Nasuvinsako eta Nafarroako Gobernuko etxebizitza babestuen eskatzaileentzako alokairu-poltsaren programa ezagutu ahal duzu. 110 m2 baino gutxiagoko etxebizitzen jabeak sar daitezke, eta, maizter gisa, etxebizitza babestuen eskatzaileen erroldan inskribatutako pertsonak.