Zunbeltz Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintzako lehen test gunea da eta honen xedeak dira langileak pixkanaka nekazaritza ekologikoaren sektorean sartzea eta ezagutzaren transferentzia sustatzea. Gainera, aukera bat da belaunaldien arteko erreleborako eta sektorearen dinamizaziorako, eta herritarrak eskualdean finkatzen laguntzen du.
Nekazaritzako test gunearen asmoa da ingurune seguru bat sortzea ekintzaileek nekazaritza-proiektuen saiakuntza egin dezaten, etorkizunean instalatzeari begira. Horretarako, laguntza- eta prestakuntza-prozesu pertsonalizatua eginen da, belaunaldien arteko erreleboa bermatuko duena, lankidetzaren, ekonomia zirkularraren eta baliabide eta balio naturalen kontserbazioaren printzipioen arabera.
Partaideei hainbat arlotan eskaintzen zaie laguntza:
- Lurrak eta azpiegiturak (laguntza fisikoa). Proiektuak, une honetan, Urbasa eta Andia mendilerroen inguruko Zunbeltz eta La Planilla lursailak ekarri ditu, eta horien larreak Andia Mankomunitateari utzi dizkio Nafarroako Gobernuak, luza daitezkeen hamar urterako. Horrez gain, Zunbeltzen atarte multifuntzionala eta hegaztientzako bi korta mugikor eskaintzen ditu.
- Prestakuntza praktikoa eta aholkularitza, abeltzainen eta beste adituen eskutik (laguntza integrala), ekoizpen-egitasmoak martxan jartzeko beharrezkoak diren arloetan.
- Asociación Zunbeltz Elkartearen babesa prozesu osoan zehar (laguntza legala). Elkarteak banakako hitzarmenak sinatuko ditu testatzaile bakoitzarekin, haren egitasmoaren ekoizpen-motaren arabera. Hitzarmen horretan jasoko dira, gutxienez, pertsonak Test Gunean zenbat denbora emango duen eta abereak erosteko akordioak. Gainera, aztertuko da testatzaileari berme bat eskatzea.
Zunbeltz Landa Garapenerako Elkartea 2022ko otsailean sortu zen Zunbeltz Nekazal Test Gunea (Andia mendilerroa, Nafarroa) kudeatzeko, Abartzuzako, Gesaltzako, Lezaungo, Salinas de Oroko, Deierriko eta Andia Mankomunitateko udalek bultzatuta.
Gainera, bazkide dira Espazioan testak egiten dituzten pertsonak, bai eta ekimena babesteko interesa duen edonor ere.
Helburuak hauek dira:
- Belaunaldien arteko erreleboa sustatzea lehen sektorean eta basogintzan, ekintzailetza sustatuz, dibertsifikatuz eta lehen sektorean enplegu-aukera berriak sortuz.
- Erabiltzen ez diren baliabideak eta azpiegiturak dinamizatzea, elkartearen helburuetarako baliagarri izan daitezkeenak.
- Lehen sektorean berrikuntza eta ekonomia zirkularra sustatzea.
- Lurraldeko eragileen arteko lankidetza bultzatzea, izan daitezkeen sinergiak detektatzeko eta Elkartearen jarduera-eremuan erronka komunei irtenbide bateratuak bilatzen laguntzeko, bai eta gizarte-kohesioa hobetzeko ere.
- Lurraldeko tokiko produktuak sustatzea, batez ere zirkuitu laburreko elikagaien ekoizpenari, merkaturatzeari eta kontsumoari dagokienez.
- Landa-garapen iraunkorra eta integratzailea eta elikadura-sistema iraunkorrak sustatzea.
- Lehen sektorean genero-berdintasuna sustatzea.
- Biztanleria lurraldean finkatzen eta erakartzen laguntzea.
- Elkarteak lortu nahi dituen helburuetarako baliagarriak izan daitezkeen sare eta proiektuetan parte hartzea.
- Elikadura-subiranotasunari balioa ematen dioten nekazaritza-politikak bultzatzen laguntzea.
- Nafarroako Elkarteen Erregistroan 9188 zenbakiarekin inskribatuta dago.
Estatutos(gaztelaniaz)
Batzordearen osaera (gaztelaniaz) – Acta de Constitucion
Jasotako laguntzak eta dirulaguntzak publikoak
Gehiago jakin nahi baduzu, idatzi hona: dinamiza.zunbeltz@gmail.com
Berriak
Zunbeltz Nekazaritzako Test Gunea inauguratu da | 2022-12-02 | 2022-12-02-PO Zunbeltz Nekazaritzako Test Gunea inauguratu da (1) |
Amaitu dira Zunbeltz Nekazaritzako Test Gunearen obrak | 2022-09-01 | 2022-09-01 NP PO Fin obras – Zunbeltz – Obraren amaiera |
Nekazaritzako test guneak sustatzen dituzten erakundeek itxi egin dute RETA sortzeko prozesua Andia Mankomunitatean | 2022-07-01 | Nota de prensa. Encuentro Andia_062022v1 |
Zunbeltz nekazaritzako test gunearen artegia eraikitzen ari dira | 2021-11-15 | Zunbeltz-aprisco Nota de prensa |
Nafarroako Gobernua eta Andia Mankomunitatea proiektu pilotu bat abian jartzeko elkarlanean ari dira Nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultza dezaten | 2021-28-07 | EL_GOB~1 |
Honako hauek finantzatu zuten proiektu pilotua:
Europar Batasuna FEADER “Europak landa-eremuetan inbertitzen du” |
Nafarroako Landa Garapenerako Programa 2014-2020
|