Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bisita gaitzazu

Nola Iritsi?

“Irantzuko lurrak” informazio gunea

Andiako udalerriek (Abárzuza/Abartzuza, Lezaun, Salinas de Oro/Jaitz, Valle de Yerri/Deierri y Valle de Guesálaz/Gesalatz ibarra) bertako 49 saltoki pribatuekin batera, 2006.urtean “Tierras de Irantzuko lurrak” Elkarte Turistikoa sortu zuten. Eskualdeko baliabide turistikoak sustatu eta erregulatzeko helburuarekin.

Burutu diren ekimenen artean, Irantzu Monasterioan (Abartzuzatik 3 kilometrora) ireki den informazio gunea dugu. Informazio gunea, eskualdeko informazioa eskaintzeko zegoen hutsunea betetzeko eratu zen eta era honetan bisitariei bertako baliabideen informazioa eskaini ahal izateko.

Informazio gunea udan eta zenbait zubitan irekitzen da. Harremanetan jartzeko telefonoa 646 18 52 64 da edo bestela:

 

Non jan eta non lo egin

AZKORENA LANDA ETXEA

Helbidea: Erdiko kalea p.k. 31175 Salinas de Oro (NAFARROA)

Telefonoa: 948 35 71 40 / 948 36 71 60

Web orria: http://www.azkorena.com

TXIPERTXENEKOA LANDA ETXEA

Helbidea: Errotxapea kalea p.k. 31175 Salinas de Oro (NAFARROA)

Telefonoa: 619 62 42 35

Web orria: http://www.txipertxenekoa.com

Jaiak eta ohiturak

San Migel zaindariaren omenez ospatzen dira jaiak, irailaren 29an izaten dira, meza eta prozesio batekin, zeinean sainduaren irudia eramaten den. Hurrengo egunean, San Jeronimoren egunean, biztanleak, Oroko San Jeronimo baselizara erromerian joaten dira.

Jai txikiak Santa Luzia ondorengo larunbatean ospatzen dira, irudi hau Oroko San Jeronimo baselizan beneratzen da. Goizean, biztanleak aipatutako baselizara erromerian doaz.

Urtarrilaren 6an, Errege Magoei ongietorria egiteko, herri guztia bildu egiten da eta horretarako karroza dekoratu egiten dute. Erregei harrera eta oparien banaketa, elizan izaten da.

Erramu-igandean, erramuen prozesioa ospatzen da, elizaren atariaren inguruan. Ostegun santuan, herriak kaleetan barna, Santu Kristoren pausuak eramaten ditu, Kristo etzana, Doloretako Andre- Maria, eta Ostiral santuan, prozesioa errepikatzen da Via Crucisarekin. Piztuera-igandean, Topaketa prozesioa ospatzen da, frontoian ospatzen dena, Doloretako Andre Maria eta Gorputz santuaren irudiekin ospatzen da.

San Isidro egunetik hurbilen dagoen larunbatean, San Isidro laborariaren erromeria ospatzen da. Santuaren irudia, Oroko San Jeronimo baselizara eramaten dute herritarrek, bertan meza ospatu eta tenpluaren inguruan bazkari herrikoia egiten da, batik bat, arkume sahieskiak jaten dira. Herriak egun hauetan jai txikiak ospatzen ditu.

Corpusaren egunean, Sakramentu Santuaren omenez meza nagusia eta prozesioa ospatzen dira eta horretarako, herriko biztanleek kaleak lore eta landarez betetzen dituzte.

Santiago Egunaren ondoan dagoen larunbatean, Oroko San Jeronimoko kofradeak , Hermandadearen eguna ospatzen dute, meza nagusia egiten dute eta gero herriko frontoian bazkari herrikoia egiten dute zeinean jende asko biltzen den.

Tradizioz, herria Genbeko San Antonio erromeriara joaten zen, ekainaren 13aren ondoko igandean eta bertan amabirjinaren agurra ospatzen zen (maiatzeko azken igandea), Meza eta prozesioa ospatzen zen eta Jesusen Bihotzaren egunean ere meza eta prozesioa ospatzen zen (galduta dagoen ohitura).

Ze bisitatu

  • Herritik ordu erdira, Oroko San Jeronimo baseliza dago, XI. mendeko eraikuntza erromanikoa, Oro herriko antzinako parrokia izan zena. Baseliza, eskualdeko debozio gunea da eta famatua izan zen barnealdean, santua desertuan zegoenean bere bularra zauritu zuen harria kontserbatzen delako eta harria garai batean, Nafarroako herrietatik eskean eraman zen. Elizak, sakristia, ermitauaren etxea eta atari harriztatua kontserbatzen ditu eta gainera iturriaren ondoan harizti ederra dago.
  • Oroko San Jeronimo baselizaren ondoan eta Peña Grandetik gertu, haitzulo txiki bat aurkitzen da, ermitauen antzinako bizilekua zena, aurreko mende hasieran Lourdeseko amabirjinaren baseliza modura eraiki zena. Biztanleengatik ezaguna barnealdean dagoen freskotasunarengatik.
  • Peña Grande gainean, Oro antzinako errastuak gelditzen dira, nahiko sarbide zaila duena, ekialdetik izan ezik baina ikuspegi ederrak ditu.
  • Herriaren goialdean, antzinako Erromaniko garaiko iturri batek herria hornitzen zuen , ubide batetik, Goñiko jauregira zioana. Iturri hau ” la fuente de arriba” izenez ezagutua, ur osasungarriak ditu eta bisita anitz izaten ditu.
  • Jaitz eta Genbe herriak lotzen dituen bidean, eta hemendik gertu, San Salvador baseliza erromanikoa aurkitzen da, XII. mende hasierakoa.Gurutze forma dauka, nahiz eta erortzeko zorian egon, bere fatxada zutik mantentzen da.
  • Antzinako parrokia harresitua altxatzen den gunean, gaur egun hilerria eta San Pedro baseliza daude, 1784an eraikia, eliza zaharraren zimenduen gainean eraikia hezurtoki modura, herriko arbasoen errastuak daude.
  • Hilerriaren azpian, gaur egun bi eraikuntza berri dauden tokian, antzinako Goñitarren gaztelu harresituaren, harresien errastuak ikus daitezke, XVI. mendean beamondarren setioa jasan zutenak, gainera guda karlistetan haragi hornikuntza gunea izan zen, gainera era berean eskola eta eliz parrokia bota zutenean kapera ere izan zen.
  • San Pedro-aldea terminoan, herriaren ekialdean, San Pedro antzinako baseliza Gotikoaren aurriak aurkitzen dira, berria eraikitzean sekularizatu zena. Baseliza hau, ermitauaren etxearekin batera eta Ermandadearen etxea, talde bat osatzen zuten, erdialdean plaza zegoelarik, batzuen ustez, Erdi Aroko ospitala izan zitekeena eta mendeetan zehar antzinako San Pedro kofradiarena izan zena.
  • Antzinako presa errota, Salado ibaian aurkitzen da eta antzinako Miniavia errotak zuen honen jabetza, 1141ean Gartzia Berriztatzaileak doaina egin zion Iruñeko apezpikuari. Bertako errastoak metro gutxitara ikus daitezke. Presa 1813an berreraikia izan zen, uholde baten ondorioz, aurrekoa desagertu zelako.
  • Zubi Erromanikoa, begi bakarra duena, Salado ibaiaren gainaldean altxatzen da, bertatik, Oroko San Jeronimo bidera igarotzen da. Hemendik hurbil 1849an errota berria eraiki zen.
  • Antzinako eliza, zonalde altua batean eta herritik hurrun zegoen, ondorioz herriko biztanleek bertara joaten nekatuta zeuden eta 1779an herri erdialdean berri bat eraikitzea erabaki zuten, aurrekoa botaz eta bere materialak aprobetxatuz. 1782an San Migel elizaren lanak bukatu egin ziren.
  • Parrokiaren barnealdean, San Migelen antzinako erretaula erromanista kontserbatzen da, Juam Imberto eskultore lizarratarrak 1576an egina.
  • “Pozo Berri” izeneko urmaela, Apardia terminoan kokatua, bere kondairarengatik ezaguna da. Esaten denez, nekazari bat bere lurra idiekin goldatzen ari zen eta birao bat bota zuen. Une horretan lurra ireki eta nekazaria eta idiak irentsi zituen eta toki horretan putzu sakon bat sortu zen “pozo nuevo” izenez ezagutua.
  • Esparatz mendia, 1019 metroko altuera duena, mendizale asko sarritan joaten dira bertara, eta handik ikuspegi paregabeak daude, Iruñako Arroa eta Estellerria ikus daitezke. Esaten denez, gune horretan karlistek bere lubakiak altxatu zituzten.
  • Herriko gatzandegia, izena emateaz aparte, Jaitzeko gunerik garrantzitsuena da. Gaur egun, gatzaren hustiaketa, era tradizionalean egiten da: ur gatzatua gatz larrainetan uzten da eta eguzkiak ura lurruntzen du eta gutxinaka minerala agerian geratzen da.