Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Jaitz

Alkatearen agurra

Udalak gure web orria ezagutzeko gonbidapena luzatu nahi du, bera eta biztanleen artean lotura gune izan nahi du.

Sustrai sakoneko ohiturak dituen herria gara, baliabide naturaletan aberatsa da, gure gatza bezala, paregaberik ez duen edertasun handiko inguruak ditugu, ur gatzatuko bainuontzi naturalekin. Gure kaleak, jauregiz beteta daude, gotorleku baten arrastoak daude, Nafarroako erdialdeko historian duen garrantzia adierazten duena.

Gure bisitariei ostatua emateko azpiegiturak ditugu eta bere egonaldia atsegina eta ahaztezina egiteko. Ez ezazu gure web orria bisitatzeko aukerarik galdu.

Eskerrik asko bisitatzeagatik.

Agur bero bat,

José Luís Anocibar alkatea.

Udal antolaketa

 
UDALBATZA
Alkatea Francisco Javier Eraso Azqueta A.Zanzalaieta
Zinegotzia David Anocibar Iltzarbe A.Zanzalaieta
Zinegotzia Aitor Apesteguia Unzue A.Zanzalaieta
Zinegotzia Aingeru Azcona Soto A.Zanzalaieta
Zinegotzia Aimar Echeverria Munarriz A.Zanzalaieta

Zergadunaren egutegia

Kontzeptua Ordainketa bakarra
Ibilgailuen Zirkulazio Zerga Martxoa
Jarduera Ekonomikoko Zerga Iraila
Kontribuzioa Urria

Dokumentu ereduak

Datu interesgarriak

  • Erkidegoa: Nafarroako Foru Erkidegoa
  • Probintzia: Nafarroa.
  • Kategoria Administratiboa: Udala.
  • Barruti Judiziala: Estella/Lizarra.
  • Merindadea: Estella/Lizarra.
  • Eskualde Geografikoa: Estellerria.
  • Biztanleria 2006. urtean: 115.
  • Azalera: 14,10 Km².
  • Altitudea Udaletxean: 678 metro.
  • Iruñara distantzia: 30 Km.
  • Komunikazioak/Sarbideak: NA-700.

Geografia

Gesalatz ibarrean kokatua dagoen gunea da, XIX mende erdialdean bertatik banandu eta berezko udal independientea osatu zuen, Muniain eta Izurtzuko kontzejuak, haranetik fisikoki aldenduta utziz. Egungo udalerria, Oro eta Salinas herrien elkartzetik datorrena, 14,10 kilometro karratuko azalera dauka eta Goñiko ibarrarekin (iparraldean) muga egiten du, Gesalatz (Izurtzu eta Muniain) ekialdean, Bidaurreta (Etxauri ibarra) hego ekialdean, Girgillao (Mañeruibarra) hegoaldean eta Gesalatz hego mendebaldean eta mendebaldean.

Udalerrian hiru gune ezberdintzen dira: iparraldean, mendiak, Goñi ibarreko hegoaldeko eskualdearekin muga: hego-ekialdean Sarbil mendilerroaren luzapena aurkitzen da, hondarrezko konglomeratu batez osatua. Esparatz (1019 metro) mendian bukatzen dena eta Salado (Gesalatz ibarra) (mendebaldean) eta Arga (Etxauri ibarra) ibai arroak banatzen dituena. Tarteko gunea, ibaiak ireki duen sakonunea da, egitura konplexua duena, buztin, ofita, igeltsu eta gatzez osatua, bertan gatz guneak daude.

Iparraldeko eremu altuenetan, azpimediterranear klima ematen da eta beste guneetan mediterranea klima. Arteak dira nagusi (289), baina baita haritzak, erkametzak eta birpopulaketa pinudiak ere badaude.

Historia

Gaur egungo udalerria, Salinas de Oro, antzina Yaniz izena zuen eta bertan Erdi Aroko bi udalerriak hartzen ditu, Zuazu eta Oro hain zuzen ere.

Yaniz herria muino batean sortu zen, iparraldeko haizeetatik babesteko eta inguruan dituen mendien babespean, azken hauek Gesalatzetik banatu eta Salinas de Oroko diapiroa osatzen dute. Herriaren ondoan eta zonalde altuenean, bere babeserako gaztelu-eliza eraiki zen, bertatik, Estellerriko eskualde zabal bat ikusten da, Jurramendi eta Deioko gainak barne. Herria, Oroko gazteluaren babesean zegoen, dirudienez, Haitz handia edo S. Jeronimoren haitzaren gainean eraikia. Inguru hauetan, tradizioak dioenez, Nafarroako eta Leongo erregeak indartsu egin ziren, bertan Abd Al Raham garaitu zuten, Valdejunquerako bataila lazgarrain, Muetz eta Jaitz artean, 920. urtean gertatutakoa.

1135ean, erregeak Iruñako apezpikuari doaina egingo dio “la villa que se dice Ianiz, et la villa de Zuazu con el castillo que se llama Oro”. Urte horretatik aurrera, Yaniz herria, apezpikuaren ondasunen barne geldituko da, baina 1291ean gaztelua, koroaren esku geldituko da.

1165ean, dokumentu bat agertuko da, zeinean, herriari “Yaiz edo Salinas” deitura ematen zaion eta 1225etik aurrera, dokumentuetan izen berria agertuko da, Salinas de Oro hain zuzen ere.

XIV. mendean, Goñi noble-familia, kondairako Goñiko Teodosio jauna familia honetakoa omen zen, Jaitzen bere bizitokia ezarri zuten eta Ekizaren magalean jauregi harresitu bat eraiki zuten. Ondorioz, herria jauregiaren ingurura zabaldu zen eta antzinako gune originala hedatu zen eta gaur egungo Garrabea auzoa sortu zen. Jauregia 1513an bota egin zuten, gaztelakoak sartu zirenean eta beranduago berreraiki zen nahiz eta azkenik 1947an bota egin zen berriro ere honen harria saltzeko.

XVI. mendean herriak 60 etxe zituen eta apurka-apurka handituz joan zen. Hazkunde honen ondorioz, XVIII mende erdialdean populazio hazkundea nabaria izan zuen, 1786an 473 biztanle izatera iritsiz; ondorioz nobletasun-agiri ugari lortuko ditu eta 1799an eliz parrokiaren berreraikitzeari ekin zioten, herriaren erdigunean.

Frantsesen eta karlisten tropen igarotzeak eta ezarritako tasa eta zerga altuek, gutxinaka gutxinaka herria pobretu zuten. 1857an, 578 biztanle izatera iritsi zen eta Gesalatz ibarretik banandu zen, udal independentea izatera pasatuz. 1778ko dokumentu batean herriak “un vascuence tan comprensivo como el de Pamplona” zuela esaten zen, baina XIX mende erdialdean bere erabilera galdu egin zen.