Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Artelan, artegintzarako eta artisautzarako tailer partekatua Andian

Artelan zabalik da, artegintzarako eta artisautzarako tailer partekatua Andian

 

Gune hau Andia Mankomunitatea bultzatzen ari den lankidetzako, berrikuntzako eta ekintzailetzako lan-ekosistemaren parte da.

 

2022-02-01

Urtarrilean ireki da ArteLan, artearen eta artisautzaren profesionalentzako tailer partekatua Andia Mankomunitateko lurraldean. Ekimen honen helburua da sektoreko ekintzaileei, autonomoei eta mikro-ETEei laguntzea, lanerako eta lankidetzarako leku bat eskainiz sektoreko profesionalei. Ekimen honen ideia AndiaLan-go sektorearteko elkarlanerako bileretan sortu zen, Abartzuzako lankidetza-gunean.
Deierriko Udalak Mankomunitateari utzitako areto batean kokaturik dago, Aritzalako San Isidro upeltegi zaharrean. Udala eraikina berreskuratzen ari da, bere baitan egin daitezen gizartea eta ekonomia dinamizatzeko ekimenak.
Alberto Pagolak, Andia Mankomunitateko lehendakariak, adierazi zuen: “Ekimen pilotua da, eta sortzen diren beharren arabera baloratuko dugu. Une honetan, tailer eta profesionalen arteko topagune gisa baino ez da erabiltzen, baina handitzeko asmoa dugu, prestakuntza-gune moduan erabiltzeko”.

Une honetan hiru proiektuk partekatzen dute tailerra. Bat Iñaki Arguiñarenarena, Iruxoko herritarra (Gesalatz). Hari-instrumentuak (biolinak, biolak eta biolontxeloak) artisau-eran egin eta konpontzen ditu, Argiñarena Dellepiane Luthier-en da.
Iñakik esan du landa ingurunean lan egitea eta bizitzea, naturatik gertuago, nire lanean kontzentratzeko eta inspiratzeko aukera ematen didala. Nafarroan instrumentu onak behar dira, ikasle eta musikako profesional asko baitaude. Nire lanean bezeroarekiko lotura bat ezartzen da, eta askotan honaino joaten dira tresnak ikustera eta probatzera. Eta eskerrak eman dituzte tailerra eta bere etorkizuneko tresnak eraikiko diren ingurunea ezagutzeagatik.

Beste bat Sandra Izcue da, Ibirikuko (Deierri) bizilaguna, eta La Cestera del Valle de Yerri proiektuarekin ekiten ari da. Artisau-saskiak egiten ditu, arinak eta erresistenteak, material naturalekin eta hainbat teknika erabiliz.
Sandrak dioenez: “Niri, Artelan guneak aukera eman dit jauzi profesional bat emateko, saskigintza ia hobby soil bat izatetik, horretan profesionalki aritzera pasatzeko aukera. Gune horrek ahalbidetzen dit material guztiak leku berean edukitzea, eta saskiak egiteko esparru zabala, erosoa, argitsua eta atsegina izatea. Hemen, bezeroak har ditzaket enkarguak egiteko.
Ekimen aparta iruditzen zait, aukera ematen baitie egungo eta etorkizuneko herritarrei profesionalki haien burua errealizatzeko lanbide artisauen bidez, hori aukera gisa ikus dezaten landa-munduan.”

Bukatzeko, Goizargi Marcilla eta Javier Osés, Estenotzen (Gesalatz) bizi dira. Beren “Zu Ta Biok” ekimenari forma ematen ari dira. Arte eszenikoen konpainia bat da asmo duena hainbat teknika batuz esperimentatzea (txotxongiloak, objektuen antzerkia, ipuin-kontaketak, musika…), eta horrekin lan eszenikoak eta tailer praktikoak sortzea. Proiektu honen funtsa izango dira kultura, entretenimendua eta hazkunde pertsonala.
“Gure ustez, Artelan proiektuak, elkarlanerako espazio gisa, aparteko aukera eskaintzen duela eskualdeko hainbat herritako artistak eta artisauak eta haien lanak ezagutzeko. Horrek, sortzaileen elkarren arteko aberastea bultzatuko du eta sor daitezkeen sinergiei lekua emango zaio, horietatik sorkuntza berriak sor daitezkeelarik.”

Informazio gehiago:

Andiako teknikaria (Elena Cereceda)

mancomunidad.andia@gmail.com

Tel. 620 946 950